XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Desinentzia aurretik -ETA- tartizkia daramaten pluralak.

-ETA- elementu hau ugaritasuna adierazten duten toponimoetan agertzen da: ArriETA GaztainETA... eta abar.

Latineko atzizki kolektibo -ETUM- delakoaren nominatibo plurala litzateke, bere pluraleko nominatiboan (Jakina denez latineko neutroek templum-i: templa nominatibo plurala -a egiten bait dute).

Beraz, -ETA- tartizki honen bitartez osotzen diren pluralak (, eta abar) toponimian bakarrik erabilitako -ETA-dun radikal batetik eratorriak direla esan dezakegu.

Bestalde, -ETARIK ablatibo pluralekoa, eratorri honen partitiboa besterik ez dugu.

Dena den, aditzera eman beharrekoa da, baita Castaños-ek duen eritxia: -ETA- hau = E+TA.

Kasu honetan, -E- pluralgilea litzateke, eta -TA- toki tartizkia.

Bertatik demostratibo singularretara pasatu izango zen, singularreko -TA-, -E TA- sortuaz.

Lehen singularrari buruz agertu den bezala R. Lafonek besterik uste zuen.

Castaños-en eritxi hau sakontzeko ikusi , 58. orr. 3.11.1. zkia.

3.2. Beste pluralak.-
Beste pluralei gagozkielarik ez dirudi berauen tartean antzerakotasun handirik dutenik, delako -e- bat kenduz gero.

Baina badira GN (Goi Naparrua: Irun, Baztan aldea, eta abar, hizkuntzari buruz, eta ez adminiztrazioari buruz) aldean -AKEN eta -AKI dituzten formak ere.

Bonapartek Irun aldean batu zituen: gizonAKEN genitiborako eta gizonAKI datiborako.

Halere, badirudi -K- hori posizio horretan galtzea oso arraroa dela euskeran.

Beraz, oklusiba gorra eta oklusiba ozena ordezko gertatzen diren ezkero, pentsa dezakegu -K- hori ez dela -k-, -G- baizik, noizbait herskari bion tarteko kontrakotasuna gorraren alde desegin zelako.

Forma jatorra ez da, gizonaK berez izatez, beste hau baino: gizonaG, edo gizonAG.

Honela analizatuko dugu: GIZONAGEK.